Profesionalentzako gure zerbitzuak

“Bere bizilekuan izanen den paziente baten artamenduen plantan ezartzean, koordinazioan eta segipenean lagundu”.

MEDIKU, ERIZAIN LIBERAL, ASISTENTA SOZIAL : pazientearen esku hartzea eta segipena, formakuntza edota segipenerako tresnen menperatzea proposatzen diegu osasun arloko profesionalei pazienteak haien bizilekuan atxikitzeko artamenduak segurtatuz.

GURE ESKU HARTZEA

Esku hartze bat hasteko, dei ezazue 05 59 57 95 02 zenbakira informazioak trukatzeko. Lau etapatan zatikatua da gure ekarpena : EBALUAKETA, KOORDINAZIOA, FORMAKUNTZA, SEGIPENA.

1. Ebaluaketa

Pazientea ospitaletik atera aitzin, koordinatzaile batek bere ezagutza eginen du bere esku hartzea nola pasako den azaltzeko eta bere bizilekuan jadanik plantan ezarriak diren parte hartzaileak identifikatzeko.

Egiturako arta eta mediku taldearekin lotura egiten dugu ere, beharrezkoak diren informazioak trukatzeko, eta liberalean pazienteaz arduratuko den diziplina anitzeko taldeari transmisioak egiteko.

2. Koordinazioa

Pazientearen esku hartzeari egokituak diren Osasun profesionalen esku hartzeen beharrak manera jarraikian zentralizatzea eta kudeatzea du helburu koordinazioak.

ERROBI SANTÉko koordinatzaileak kudeatuko du :

  • Erizain liberalak eta beste osasun profesionalak deitzea, esku hartzea baieztatzeko eta pazientea etxeratzen denerako hitzordu bat finkatzeko. Artamenduen praktikaren inguruko formakuntza bat segurtatua izanen da beharrez.
  • Ordenantzen iristea dagozkien profesionalei.
  • Produktuen manatzea pazienteak izendatutako farmazian.
  • Pazientearen beharrei egokitua den materialaren iristea.
  • Lotura egitea esku hartze sozialentzat (garbiketa, bizi laguntza…).

3. Formakuntza

Esku hartze bakoitzarentzat, formakuntza praktiko bat proposatua izanen zaizue artamenduak egiteko beharrezkoak diren medikuntzako baliabideen erabilerarentzat eta manatutako protokoloen errespetuan.

“IKASI” atalean bideoz aurkitzen ahalko dituzue formakuntzak.

*SOILIK ZUZENEAN UKAN DITUZUEN FORMAKUNTZAK AURKITZEN AHALKO DITUZUE.

ERROBIko koordinatzaile profesionalak pazienteari oroitaraziko dizkio prebentziozko jarrerak eta zailtasun arriskuak, medikuak manatutako tratamenduaen segitzeko eta artamenduei egokituak diren jokamoldeak manera autokudeatuan errazteko.

Gure gaitasunen neurrian, pazientearentzat eta bere senitartekoentzat HEZKUNTZA TERAPEUTIKO desmartxan engaiatuak gara (egoera egokia denean eta artatua den pertsonaren baimenarekin).

4. Pazientearen segipena

Zure etxeko medikua gure mediku erreferentea izanen da segipenarentzat eta informazio garrantzitsuen transmisioa segurtatuko dugu.

Hiri-Ospitale harremana sendotzeko ahaleginak eginen ditugu, pazienteak bere beharren arabera Osasun profesionalen sarea balia dezan bere bizilekutik.

Esku hartze garaian, komunikabide desberdinak erabiliak izanen dira : 

  • DEI telefonikoa, esku hartzea ebaluatzeko, informazioak helarazteko eta beharrez aldaketak egiteko. Artamendua edozein izan, ERROBIko talde koordinatzaileak HURBILEKO DEIPEKO bat segurtatzen du astelehenetik igandera, gau eta egun, 0559579502 zenbakian.
  • Lotura LIBURUXKA bat emanen dizuegu sistematikoki. Diziplina anitzeko taldeak kudeatu eta beteko du. Pazienteak ekarri beharko du bere mediku hitzorduetara.
  • DIZIPLINA ANITZEKO PLATAFORMA INFORMATIKO segurtatu bat erabiliko dugu pazientearen informazioak profesionalen artean zuzenean trukatzeko.
  • Beharrez, zuzeneko harremana pazientearen mediku espezialistarekin.

Ezinbesteko etapa horiek beharrezkoak dira pazientea bere bizilekuan baldintza onetan “INSTALATZEKO”, hau da diziplina anitzeko taldearen esku hartzea segurtatuz eta pazientearen beharrei erantzuteko egokitua den ingurune bat plantan ezarriz.

“INSTALATZE” baldintza normaletan, ERROBIko kolaboratzaile bat erizain liberalarekin presente izanen da pazientearen bizilekuan, ingurunea Artamenduei egokitua dela segurtatzeko eta talde liberalarekin transmisio momentu bat egina izan dadin.

Errobi Santé Votre prestataire de santé et réseau à Bayonne

Esku hartzea edozien izan, hurbileko deipeko bat segurtatzen dugu egunero, gau eta egun

Telefonoa 05.59.57.95.02 Mezu elektronikoa bidali

    Laissez-nous un message !
    nous reviendrons vers vous dans les plus brefs délais.

    J'accepte la politique de confidentialité du site et donc que les informations saisies soient exploitées dans le cadre de ma demande et de la relation commerciale qui peut en découler.