Partikularrentzako gure zerbitzuak

“Zu eta zure senitartekoak lagundu, zure bizilekuan atxikitzearen antolaketa beharrezkoa bilakatzen denean, zure artamenduei molde egokituan eta zure beharren bilakaerari erantzunez.”

Zure bizilekuan atxikitzearen edo itzultzearen erraztea

Etxean zara edo ospitaletik ateratzen, zure osasun egoerak artamendu eta tratamenduen plantan ezartzea behartzen du zure bizilekuan. Zure artamenduen errazteko, deitu 05 59 57 95 02 zenbakira, eta zuretzat eta zure hautuen arabera plantan ezartze hori eta sareko Osasun profesionalen koordinaketa, ordenantzen kudeaketa, eta zure esku hartzearentzat beharrezkoa eta egokitua den materialaren hornitzea kudeatuko dugu.

ERROBI SANTÉko Osasun koordinatzaile profesionalen taldeak lagunduko zaitu eta zure bizilekuan eguneroko beharren bilakaerari erantzuten lagunduko dizu.

Perfusioak Elikadura Mina Arreta kronikoa Stomatherapy Arreta

Perfusioak, Elikatzea, Minak, Artamendu kronikoak, Urdail terapiak ...

Ezagutu gure gaitasun esparru guztiak

Zure beharrei entzuteko prest diren osasun profesionalak

Zure etxeko medikua zure esku hartzearen mediku erreferentea geldituko da, eta zure erreferente espezialistarekin harremanean segituko dugu beharrez. 

Esku hartzearen ebaluaketan zure beharrei erantzunen diegu, eta zuk hautatuko dituzu kanpotik zure bizilekura etorriko diren parte hartzaileak. 

Gure osasun koordinaketari esker, zuretzat egokiak diren medikuntzako eta medikuntzaren inguruko sarea baliatzen ahalko dugu (mediku, erizain, farmazia, kinesiterapeuta…). ERROBI SANTÉko koordinatzaileen segipena eta aholku adituak ekarriko dizkizugu.

Gure koordinatzaileak osasun arloko profesionalak dira : erizainak, dietalariak, erizain estomaterapeuta eta zauri eta orbainduretan berezitua den erizain bat.  

Erizain liberalei formakuntza bat proposatua eta segurtatua izanen zaie artamendu guztientzat.

Zure beharrei manera jarraikian erantzun

Zure artamenduen segipanak zure egoeraren ebaluaketa erregular bat eta “etxean ongi izate bat” atxikitzeko aukera bat ahalbidetuko du, ERROBIko koordinatzailearekin elkarlanean arituz, zure beharren bilakaerari erantzunez esku hartze osoan.

Esku hartzea edozein izan, HURBILEKO DEIPEKO bat segurtatzen dute ERROBI SANTÉko koordinatzaileek, astelehenetik igandera, gau ala egun, 05 59 57 95 02 zenbakira deituz.

Errobi Santé Votre prestataire de santé et réseau à Bayonne

Esku hartzea edozien izan, hurbileko deipeko bat segurtatzen dugu egunero, gau eta egun

Telefonoa 05.59.57.95.02 Mezu elektronikoa bidali

    Laissez-nous un message !
    nous reviendrons vers vous dans les plus brefs délais.

    J'accepte la politique de confidentialité du site et donc que les informations saisies soient exploitées dans le cadre de ma demande et de la relation commerciale qui peut en découler.